Res-ek Ingeteamen “Service dibisinoa” eskuratu dau

Ingeteameko laborategia / Ingeteam

RESek, energia barriztagarrien munduko enpresea independente handienak, Ingeteamen Service dibisinoa erosi dauala iragarri dau gaur, Albaceten daukazan instalazinoak mantenduko dabezelarik. Bi aldeek salerosketa-akordioa sinatu ondoren egin da iragarkia. Behin osaturik, RESek 30.000 milioi liberako (35.000 milio eurotako) aktiboak izango dauz kudeaketapean, eta munduko energia barriztagarrien operazino, mantentze eta laguntza zerbitzuen hornitzaile handiena izango da.

Erosketearen ondoren, RESek sinergia garrantzitsuak lortuko dauz, eta operazino eta mantentze (O&M) zerbitzuen 35 GW inguru eta mundu osoko aktiboak kudeatzeko kontratuak izango dauz, zerbitzu energetikoen segmentu tradizionalari eta energia-ekoizle independenteei zerbitzua emonez, baita azpiegituretako inbertitzaileei be.

Oro har, zerbitzu energetikoen eta azpiegituren merkatu tradizionala nabarmen zabaltzea espero da, datozen 5 urteetan % 9ko hazkundea aurreikusten baita. RESek zerbitzuak emongo dauz eguzki-energiaren, energia eolikoaren, energia biltegiratzearen, biomasaren, hidrogeno berdearen eta hidroelektrikoaren arloetan, eta sektore, segmentu eta eremu geografiko ugaritako bezeroei irtenbideak eskainiko deutsiez.

Sektorean RESen lidergo-posizioak energia berriztagarrien proiektuen hedapenea azkartuko dau, bezeroentzako kostuak murriztuz eta mundu osoko Zero Isurpenen asmo nazional eta korporatiboak babestuz. Aurreikuspenen arabera, RESek zerbitzu azkarra eta osoa eskainiko dau, eskala-ekonomiak aprobetxatuz eta bezeroentzako inbentarioaren kudeaketea hobetuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00