Herriko Taldeak osotzen daben hamasei kuadrillek Sofía Otero aktore basauriarra aukeratu dabe aurtengo San Faustoetako pregoilari eta Sofiak onartu egin dau proposamena. “Oso zoriontsu egiten gaitu”, adierazi dabe Herriko Taldeaketik.
Berlinalen getatu zan legez, leitekena da Basauriko San Faustoetako pregoilaririk gazteena izatea. Izan be, otsailean, Interpretazino Onenaren Zdlarrezko Hartza irabazi eban aktorerik gazteena bihurtu zan, bederatzi urtegaz, “20.000 erle espezie” filmean egindako lanagatik. Horrekin batera, “Cuéntame cómo pasó” telesailaren azken denporaldian parte hartuko dauala baieztatu berri dabe.