Sofia Otero aktorea izango da Basauriko jaietako pregoilaria 2023an

Herriko Taldeak osatzen daben 16 kuadrillek aukeratu dabe
Sofia Otero Social Antzokia, Asier Iragorri alkatearekin / Geuria

Herriko Taldeak osotzen daben hamasei kuadrillek Sofía Otero aktore basauriarra aukeratu dabe aurtengo San Faustoetako pregoilari eta Sofiak onartu egin dau proposamena. “Oso zoriontsu egiten gaitu”, adierazi dabe Herriko Taldeaketik.

Berlinalen getatu zan legez, leitekena da Basauriko San Faustoetako pregoilaririk gazteena izatea. Izan be, otsailean, Interpretazino Onenaren Zdlarrezko Hartza irabazi eban aktorerik gazteena bihurtu zan, bederatzi urtegaz, “20.000 erle espezie” filmean egindako lanagatik. Horrekin batera, “Cuéntame cómo pasó” telesailaren azken denporaldian parte hartuko dauala baieztatu berri dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular