Andraguneak Durangon 25 ikastaro eskainiko dauz

Nobedade lez neska gazteendako ahalduntze ikastaro bat antolatu dabe
Andraguneko ikastaroen aurkezpena / Durangoko Udala

Durangoko Udaleko Bardintasun Arloak 2023-2024 ikasturteko programazinoa aurkeztu dau Andragunean. Guztira 25 ikastaro izango dira, urritik maiatzera bitartean.

Jesica Ruiz Bardintasun zinegotziak eta Paule Sanchez Bardintasun Kontsejuko Batzordeko presidenteak aurtengo ikastaroak eta jarduerak aurkeztu ditue, aurreko urteetan bezala, hainbat gaitan antolatuta dagoz, arlo artistikoagoak eta kulturalagoak biltzen dauzanak, emakumearen parte-hartzea eta inplikazinoa bilatzen daben arloak, erantzukizun gehiago izeteko eta kristalezko sabaia apurtzeko, edo gu zaintzen ikasteko arloak, beste kultur batzuetako emakumeak integreteko, edota ahalduntze teknologikoaren bidez eten digitala gainditzeko, azaldu dau Jesica Ruiz.

Paule Sanchezek, bere aldetik, Bardintasun dinamizatzailearen eta alkarteen lana azpimarratu nahi izan dau, adin ezbardinei zuzendutako eskaintza zabala izetea ahalbidetzen baitau, gustu guztietarako gai anitzegaz.

Aurton Andraguneak ahalduntze ikastaroak eskiniko ditu 18 urtetik beherakoentzat. “Andragunetik pasetan diran andra gehienak emakume nagusiagoak dira, horregaitik sortu ditugu ikastaro honeek komunidade handiago bat sortzeko eta gazteak Andragunea familia handi horretako kide izatera animetako” adierazo dau Jesica Ruizek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular