Arratian Eusgara ekimenera 9 enpresa gehiago batu dira

Euskera sustatzeko 29 kideko komunitatea osatu da Arratian
EusGararekin hitzarmen barria sinatu daben 9 enpresen aurkezpena / EusGara

Arratian gero eta enpresa gehiago dagoz euskera gehiago erabilteko prest. eusGara zerbitzuak hitzarmen ekitaldia egin eban Zeanuriko Zulaibar campusean, eta 9 enpresa barrik konpromisoa hartu dabe euskerea gehiago erabilten hasteko. Bederazti barriak honeek litzatekez: Piedade Ondo, Arratia Egoitza, Jandoniz, Cementos Lemona, Alinar die casting, Arbisa, Wolco, Alfe Cutting eta Ekin eraiketak

Horreek kontuan hartuta, gaur gaurkoz 29 enpresak osatzen dabe eusGara komunidadea. Horreek guztiek eskura eukiko dabez euren enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteko eusGarak eskaintzen deutsezan doako tresnak: itzulpen zerbitzua, hizkuntz aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketea, edo trebakuntza saioak.

Errota fundazinoak kudeatzen dauen zerbitzua da eusGara eta sinadura ekitaldia Zeanurin egin eben. Bertan egon dira komunidadeko kide diran 29 enpresetatik 16. Zerbitzua diruz laguntzen dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta sinadura ekitaldian izan dira proiektuaren bultzatzaile diran erakundeetako ordezkari nagusiak: Iratxe Goikoetxea Errota fundazinoko koordinatzailea; Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea; eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendari nagusia.

Sortu zanetik sei urteko bidea egin dau eusGara zerbitzuak, eta Iratxe Goikoetxeak prozesu horretan izandako bilakaera nabarmendu dau: “Urte honeetan guztietan lantegietan euskera gehiago erabilteko oinarriak jarri doguz, eta aurrerapausu ugari emon doguz”. Hainbat enpresetan euskeraren presentzia handitu dala esan dau, bai barrura begira, zein kanpora begira be. “Hainbat webgune itzultzen lagundu dogu, hizkuntz paisajeak euskaldundu, bezeroekin euskeraz aritu al izeteko neurriak ezarri, hizkuntz erispideak zehaztu, dirulaguntzak jasotzeko aholkularitza emon deutsegu… Hori egin dogu euskerea plan bat garatzeko gaitasuna daben enpresetan, zein ahalmen hori ez daukatenean”. Hain zuzen eusGara-ren izaera hori aldarrikatu dau, tamainu eta izaerea desbardineko enpresetara egokitzen baita zerbitzua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular