BFAk kudeatutako museo eta enklabeetan 27.371 bisitari izan dira udan

Bizkaiko hamaika museo, areto eta guneetak bisitak %8 gehitu dira
El Pobaleko burdinola / Europa Press

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauzan museo eta enklabe kulturalek aurreikuspenak gainditu ditue uda honetan, eta garagarrilean eta agorrilean 27.371 bisitari izan ditue. Bizkaiko hamaika museo, areto eta guneetako (Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, El Pobal burdinola, El Bosque de Oma, Santimamiñe, Ondare aretoa, Rekalde aretoa, Muñatones gaztelua, Txakoli-Txakolingunea eta La Encartada fabrika-museoa) bisitak % 8 gehitu dira.

Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa izan dira garagarrilean eta agorrilean bisitari gehien izan dabezan museoak. Horrela, foru erakundeak azpimarratu dauenez, Euskal Herria Museoak % 17 egin dau gora 2022. urteagaz alderatuta. Bestalde, Arkeologi Museoak 2009an edegi zanetik, 3.802 bisitari izan dauz. Eta gune interesgarrien artean, Santimamiñek % 25eko igoera izan dau udako bi hilebeteetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, halaber, Omako Basoari 2023ko udazkenean edegi aurretik emon jakon bultzada nabarmendu dau. Izan be, “harrera bikaina” izan dau basoaren sormen prozesurako bisita gidauen programazinoak, eta garagarrilean eta agorrilean 1.197 persona hurbildu dira bertara. Bisita-programa hori amaituta dago, eta une honetan Basoa itxita dago 2023ko udazkenean behin betiko edegi zan arte.

Aldundiko museo eta aretoak egitarau zabala jarri dabe publikoaren eskura: 400 jarduera baino gehiago, ikuskizunetan, tailerretan, bisita gidauetan eta artistekiko topaketetan banatuta. Eskaintza “erakargarria, askotarikoa eta kalidadezkoa da, eta gero eta jente gehiagok aukeratzen dau”. Jarduera horietara jente asko joan da, eta Muñatones gazteluan eta El Pobal burdinolan “erabateko arrakasta” izan dabela esan dau.

Aldundiaren ustez, “oso datu onak dira jarduera eta erakusketa programa berezi baterako, Bizkaiko ondarea hurbiletik ezagutzeko eta ezagutzeko aukera emoten baitabe, ia modu esklusiboan, bisita-kalidade handia eskaintzen daben talde txikiek osatua”.

Museoak, eta ibilpide historikoak “kalidadeagaitik eta historia, ohiturak, hizkuntzea eta, azken batean, ondarearen nortasuna hainbat ikuspegitatik erakusteko dedikazinoagaitik” nabarmentzen dirala azpimarratu dau BFAk.

Foru museoetako bisitari gehienak Euskal Herrikoak ziran, baina Estaduko hainbat uritatik etorritako personen ehuneko handi bat be badago, baita Frantziatik, Italiatik, Alemaniatik, Asiatik, Afrikatik, Ozeaniatik, Ipar Amerikatik, Hego Amerikatik edo Erdialdeko Amerikatik etorritakoak be, besteak beste.

PROGRAMAZINOAK AURRERA JARRAITZEN DAU

Foru museoen aurtengo programazinoari jagokonez, Arrantzaleen Museoak urtea amaitu arte jarraituko dau be 75. urteurrenagatiko jarduerekin; Txakolingunearen Museoak Bakioko hainbat margolariren lanak ezagutzeko aukera eskintzen dau, “Bakioko Margozaleak”. Bestalde Gernikako Euskal Herria Museoak izaera tematikoa dauen erakusketa iraunkorrera bisitak eskaintzen ditu, halan nola “Euskal Kultura” bisitara edo “Emakumeen artean paseeten” bisitaldira, baita ikasleentzako eta familientzako tailerretara be.

Bilboko Arkeologi Museoan, bestalde, Euskal Herriko megalitismoari buruzko “Megalitoak” erakusketaz eta irailean programautako jarduerez gozau ahalko da. El Pobaleko burdinolan, “Muskizko San Julian eleizan grabautako itsasontziak” erakusketa eta Pobeñarako urteera nabarmentzen dira. Muñatones Gazteluan, udako kanpainari amaiera emoteko, “Erdi Aroko aisialdia” egingo da, Erdi Aroko bizimodua ezagutzeko aukera emongo dauena, irailaren 9ko eta 10eko astegoienean.

Balmasedako Encartada fabrika-museoak bisita gidauak antolatzen dauz fabrikara eta aldi baterako “Materia, ofizioa eta arima” erakusketa eskintzen dau, ACT Ehungintza Sorteko Alkarteagaz alkarlanean. Ondare aretoan José Manuel Rozas margolariaren erakusketak jarraitzen dau eta Rekalde Aretoan Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria dago. Bertan, Bizkaian beren proiektu sortzailea garatu daben hogei artista azaleratu barriren lanak bisita daitekez. Erakusketa guztiak publiko guztientzako hainbat jarduereagaz osatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular