Bizkaitik Bizkaira

BBK Udalekuak programan izena emoteko epea zabalik dago

Urdaibaiko zentroan, udan, sei eguneko bost txanda egongo dira aukeran
BBK Udalekua / BBK Klima

Gaurtik martiaren 22ra bitartean zazpi eta hamairu urte bitarteko umeak BBKren Sukarrietako udalekuetan izena emoteko erea dago. Programak aisialdirako gune bat eskaintzen dau umeek modu ludikoan eta kooperatiboan ikasi dagien. Helburua klima-aldaketaren aurkako sentsibilizazinoa lantzea be izango da.  Apirilaren 18an onartutakoen zerrendea argitaratuko da.

Aurton BBK Udalekuetan umeei jateko menu osasungarriak eskainiko deutsiez zero kilometroan oinarritutako produktuak erabilita. Urdaibaiko zentroan, udan, sei eguneko bost txanda egongo dira aukeran. Lehenengo txandea bagilaren 26tik garagarrilaren 1era, bigarrena garagarrilaren 3tik 8ra bitartean, hirugarrena garagarrilaren 10etik 15era, laugarrena garagarrilaren 17tik 22ra eta azkena garagarrilaren 24tik 29ra bitartean.  Udalekuaren prezioa 220 eurokoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular