Geldialdiaren ostean hasiera ona luzatu gura dau Athleticek

Yeray deialdira bueltau da garagarrilean lesionau eta gero
Athletic Club-Cádiz CF temp. 22-23 / Athletic Club

Athleticek La Liga EA Sports-eko 5. jardunaldia jokatuko dau zapatu honetan San Mamesen Cadizen aurka. Cuadra Fernandez epailea Busquets Ferrer-egaz VARean zuzenduko dau partidua San Mames barrian jokatutako lehen partiduaren hamargarren urteurrenarekin bat dator, 2013ko irailaren 16an. Aurrean, Cadiz CF etxeko taldearen puntu berdinekin (7 pezeta) eta liga hasiera oso onarekin.

Cadizekoek oso ondo hasi dabe lehiaketea, 12tik 7 puntu lortuta, baina estadistikek ez dabe asko animau talde horia, 2021eko azaroan lortu ebelako azken garaipena Bilbon. Baina animauta datoz Bilbora, Sergio Fernandezen mutilek etxetik kanpo irabazi eutsien Vila-reali (3-1) eta lehen jardunaldian bakarrik galdu eben Camp Noun. Kataluniarrak holan berba egin dau talde bilbotarraz: “Esango neuke Athletic dala izan dogun aurkaririk txarrena. Gol asko jaso doguz euren aurka eta arantzatxo hori sartuta daukagu “.

“Guretzat oso partidu garrantzitsua da”

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini dau partiduaren atarian, eta holan deskribatu dau aurkaria: “Guretzat oso partidu garrantzitsua da, momentuko berdintasunagaitik. Cadiz talde gogorra da, emaitza onak lortzen ari da eta azken urteetan San Mames ondo emon jako”. Entrenatzaileak emaitzen estadistikea hobetu gura dau, eta holan adierazo dau: “Gure zelaira bueltetako gogoa dogu, San Mamesen jokatzeko. Aurten puntu gitxiago joan behar dira hamendik. Hori da hamen indarra emotea eta arlo guztietan erabagigarriak izatea. Holan jarraitzea da helburua “. Partiduaren ezaugarri guztiak, 13:30etatik Bizkaia Irratiko Jokoan saioan.

DEIALDIA

Athletic Club: Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Prados, Adu Ares y Unai G.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular