Ez da kolorerik egon. Goikoetxea eta Lopez sendo nagusitu dira Paueko Kopako finalean, JAI ALAI LEAGUEKO 4. eta azken proban. Zumaiarrak aurreko Masterretan lortutako emoitzak ez ziran onak izan, baina azken Slamerako sailkatu dira (eta kasualidadez, parekatuta). Oztopo nagusia finalerdietan konpondu eben, zaltasun handirik bako. Bi set zero Erkiaga eta Del Rioren aurka. Finalean, Johan Sorozabal eta David Minvielle baino askoz gehiago izan dira.
Pelotari bat nabarmendu behar bada, hori Lopez da. 9. eta 11. koadruen artean jokatu dau partida osoa, ondo kokatuta eta eroso. Minvielle bearnesak ezin izan dau inoiz gainetik pasa eta domeinua erabatekoa izan da. Johan indarrez saiatu da, baina hutsi egin dau sake hondarretan eta errematetan. Goikoetxea, aldiz, oso serio, denporaldiko unerik onenetako batean dagoala ikusten da. Bere kemenagaitik zein adinagaitik, Iñakik “filmaketa” behar dau bere joko-maila optimoa altzetako, eta udako lehen txapelketekin alderatuta, orain koska bat gorago dago.