Lointek Gernika Bizkaiak europar denporaldia hasiko dau Montpellierren aurka

Partidua Malosten jokatuko da 20:30tan, bizkaitarrek Israelen izandako lehenengo jardunaldiari uko egin ostean
Gernika Bizkaiako jokalariak pasadan denporaldian jokatutako europar partiduan / Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak, lehen jardunaldian Ramat Hasharonen aurka jokatzeko Israelera bidaiatu ez ondoren, Palestinak jasatako inbasinoa dala ta, eguen honetan hasiko dau Eurocup Women txapelketea Malosteko kantxan D moltsoko liderra eta faboritoa dan Lattes-Montpellier talde frantziarragaz (20.30etan).

Talde bizkaitarra denporaldiko lehen hitzordu europarrera heldu da, Movistar Estudiantesen aurka denporaldiko lehen porrota jaso ondoren. Angie Bjorklund hegaleko estatubatuarra barik jokatu eban lehen partidua izan zan, joan dan astean Barça CBS taldeagaz eukan kontratua eten baiteban. Baja sentikorra izan da Gernikak Madrilen nabaritu ebana eta ziur bihar faltan botako dauela aurreko astean lehen jardunaldian MB Zaglebie Sosnowiek talde poloniarraren aurka garaipen sendo batekin hasi zan aurkari baten aurka (86-62).

Partidu horretan, Valery Demory talde frantziarraren entrenatzaileak zortzi jokalariko errotazino nagusia erabili eban. Horreen artean, Mamignan Toure hegalekoa (15 puntu, 6 errebote, 6 asistentzia eta 21eko balorazinoa) eta Garance Rabot (12, 5 eta 20), Kyara Linskens belgikarra (11, 6, 5, 4 tapoi eta 20) eta Marieme Badiane (14, 7, 2 tapoi eta 20) nabarmendu ziran.

Romane Bernies joko-antolatzaileak (7 asistentzia), Ameryst Alston (15) eta Alisia Jenkins kanpoko jokalari amerikarrek eta Elodie Naigre hegal-pibotak osatzen dabe Lucas Fernandezek Bojrklunden hutsunea arintzeko protagonismoa handitu beharko daben zortzi jokalariko txandatze nagusi bat aukeratuko dauen taldearen funtsa.

Bereziki Grace Berger eta Crystal Bradford estatubatuarrak eta Rosó Buch eskolta katalanak egin beharko dabe, orain jaurtiketa gehiago egiten baititue.

Itziar Ariztimuño eta Laia Flores baseak eta Sara Madera (italiarra), Sofía da Silva (portugaldarra) eta Marie Michelle Mirapie (17 urte) gazteak osatzen dabe Gernikaren funtsezko blokea. Marta Alberdiren eta Gabriele Nikitinaite lituaniarraren rola, kanpoko biak, bigarren mailakoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular