Aldaketak zirkulazinoan abenduaren 31an Bilbo-Errekalde San Silvestre lasterketea dala-eta

16:00etatik 18:00etara Gordoniz kalea itxi egingo da ibilgailuen zirkulazinorako, León de Uruñuela kalearen eta Errekaldeko plazaren artean

Domekan, abenduak 31, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gitxi gorabehera, bidegorriaren, oinezkoen eremuaren eta galtzadaren zati bat okupauko dira, eta, uriko kale batzuk itxi egingo dira zirkulazinorako une jakin batzuetan, “Bilbo-Errekalde San Silvestre 2023” lasterketaren ondorioz.

Lasterketa 16:30ean abiatuko da, Gordoniz kalean (66. zenbakiaren parean), eta honako ibilbide hau izango dau: Gordoniz 66 (IRTEERA) – Areiltza Doktorea – Pérez Galdós – Kale Nagusia – Iparraguirre – Ametzola plaza (zuhaitzarena) – Ametzola parkea – Trenbideko etorbidea – Mª Victoria Uribe Laso – Villabaso – Errekalde plaza (HELMUGA). Gordoniz kalea itxi egingo da ibilgailuen zirkulazinorako, León de Uruñuela kalearen eta Errekaldeko plazaren artean (hantxe egongo da helmuga). Trafikoa La Roseta futbol-zelaitik bideratuko dabe.

Lasterketak eragina izango dau Bilbobusen línea honeetan: 27, 76 eta 77. Informazio gehiago aldaketen eragina izango daben geralekuetan, udal webgunean, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean, sare sozial ofizialetan eta 010 telefonoan (944 010 010).

BILBO-ERREKALDE SAN SILVESTRE TXIKI 2023

Domekan bertan, abenduaren 31n, 10:00etatik 13:00etara bitartean, gitxi gorabehera, Díaz Enparantza Doktorearen kalea itxiko da zirkulazinorako, Errekalde Zubitik igarotzen dan tartean, Entrecanales Doktorearen kalearekiko bidegurutzean hasi eta Benito Alberdi kalearekiko bidegurutzeraino, “Bilbo-Errekalde San Silvestre Txiki 2023” lasterketa dala eta. Ordezko ibilbidea hau izango da: Villabaso-Errekaldeberri-Gordóniz-Ciudadela-Benito Alberdi.

Lasterketa Jaén eta Díaz de Emparanza kaleen arteko oinezkoen pasagunetik abiatuko da (Errekalde zubiaren pean), Iralarako norabidean, han zabuak baino harago iritsi eta Mª Victoria Uribe Laso kalearen parean atzerantz itzultzeko, Rekalde zubiraino.

Bi probek iraun bitartean, eragina jasango daben garajeetan sartu eta urteteko baimena emango dute lasterketaren segurtasuneko langileek, betiere jende kopuruak eta lasterketak aukera emoten dababe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular