Lehen aldiz, Euskaltzaindiak poesiari eskainitako asteburua antolatu dau. Lekeition, irailaren 30ean eta urriaren 1ean “Irailekoak” poesia jaialdia egingo da, euskal poeten lana gizarteratzeko, berbaldi eta errezitaldien bitartez. Topaketea ate bat izan gura dau Euskal Herriko idazleentzat eta euskeraren zazpi lurraldeetako idazleentzat.
Jaialdian Euskadiko hainbat lekutako poetek parte hartuko dabe, baita musikari, kazetari eta hizkuntzalariek be. Hitzaldi bategaz estreinauko da. Iratxe Retolaza ikertzaile eta euskaltzain urgazleak XXI. mendeko euskal poesiak oraingoz emon dauena aztertuko dau “Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtuezinaren zirrimarrak” mintzaldian. Jaialdian, katalanezko poesia garaikideko bi ahots esanguratsuk be parte hartuko dabe: Antonia Vicens eta Mireia Calafell.
Gainera, Lekeition poesiari presentzia handiagoa emoteko, kostaldeko herriko hormek eta erakusleihoek hainbat egileren poemak erakutsiko dabez.
Gaur, jaialdiaren aurkezpena izan da eta bertan Miren Agur Meabe, Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea, Antton de la Lama Kultura zinegotzia eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan dira.