Aberasturi laranjaz jantziko da hamarkada bat geroago, 2013an Euskaltel-Euskadirekin lehiatu zan eta bertan Jorge Azanza egungo kirol arduradunarekin aritu zan. Lehenago, Euskadi Fundazinoaren harrobiko taldekide izan zan: lehenik, amateur tropelean Naturgasen (2008-2009) eta ondoren Orbean (2010-2012), Team Euskadin ixteko zikloa 2014an. Zazpi urte, beraz, eta bi urte gehiago izango dira, orain 2024tik aurrera bere esperientzia eta maila gehitzeko multzoari.
Victor de la Parte, maila goreneko esperientzia daukan beste txirrindulari bat, eta Nicolas Alustiza, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia gazteak, LABORAL Kutxaren harrobiko hirurak, dira orain arte iragarritako beste fitxaketak.
Jon Aberasturi: “Fitxaketa honek hasieretara itzultzea esan nahi dau. Euskadi Fundazinoak gazte-gaztetatik lagundu eustan, eta pixkanaka pausoak emon nebazan. Fundazinoarekin Naturgasen korritzen hasi nintzan, amateurretan, bi urte; gero Orbeara emon neban jauzia, hiru urte; eta Euskaltel-Euskadin amaitu neban, maila gorenean, ametsa umetatik; eta 2014an azken urtea izan zan Fundazinoan, Team Euskadirekin. Hortik aurrera beste talde batzuetara joan behar izan neban. Beraz, ilusino handia egiten deustan itzulerEa da. Taldeko txirrindulari asko ezagutzen dodaz gertutasunagatik, Jorge (Azanza) bera be bai. Egokitzapena erraza izango da, beraz. Euskadi Fundazinoarekin daukadazan historiak eta daukaguzan euskal zaletasunak konbentzitu nau, taldeak jauzi bat gehiago emotea eta emaitza hobeak eta gehiago lortzea laguntzen espero dot.
Nire lehen etapan, gaztea nintzan, ez neban denpora izan nire dohaiak erakusteko, ezin izan neban nire onena emon; eta orain uste dot beste une batean iritsiko naizela, nire hankarik onenekin eta orain arte lortu dodan mailarik onenarekin, heldutasun betean eta gazteei esperientzia hori luzatzeko. Lidl-Trek, World Tour talde bat aurkitzeko zortea izan neban duela bi urte. Beste zeregin batzuk izan dodaz, eta orain barriro izango dot nire ibilpidearen gehiengoan izan nebana, emaitzak lortzeko askatasun hori. Lasterketak irabazteko gai naizela erakusteko aukera bat. Ea denok laguntzen daben Espainiako Itzulia korritzeko, horixe baita helburu nagusia, eta guztion artean borroka egingo dogu gonbidapen bat irabazteko. Txirrindulari beteranoa naiz, baina maila fisikoa hor dago, ez dot atzerapausorik emon, beraz, ekarpen handia egiteko itxaropena dot. Gainera, beste taldekide azkar batzuk izatea, Abetxuko adibidez, beste motibazino bat da. Ni urte hauetan ikasitakoarekin laguntzen saiatuko naiz, berari eta beste gazte batzuei aholkuak emoten, eta ziur denok izango doguzala gure aukerak. Eskerrak emoten deutset beti une zailetan egon diranei nire alboan, nire familiari, nire neska-lagunari; eta gaztetatik emon dodazan urrats guztietan lagundu deustenei, Euskadi Fundazinotik hasita, lagundu egin eustalako jubenil mailatik eta nire ibilpide profesionalaren hasieran jauzia emoteko lagundu eustalako” adierazo dau txirrindulariak.
Ia 20 garaipen pilatu dauz Aberasturik, Burgosko Itzulian eta Esloveniako Tourrean edo Getxoko Zirkuituan, baita maila goreneko podium ugari be; iaz Romandiako Tourra, bigarrena, edo aurten Itzulia, hirugarrena Bastidan. World Tourreko azken bi urteetan beste top10 pilatu dauz nazinoartean, besteak beste, Kataluniako Voltan, UAE Tourrean, Burgosko Itzulian, Milan-Turin eta Europako Txapelketan. Era berean, Espainiako Vueltaren lau ekitaldi bete dauz, hamar aldiz lehenengo hamarren artean. Talde profesionalak honako hauek izan dira: Orbea (2010-2012), Euskaltel-Euskadi (2013), Team Euskadi (2014), Team Ukyo (2016-2017), Euskadi-Murias (2018), Caja Rural-RGA (2019-2021) eta Trek-Segafredo/Lidl-Trek (2022-2023).