Libera proiektuak euskal kostaldeko 16 puntuko zaborra bilduko dau

Ekimen hau '1m2 hondartzetan eta itsasoetan zehar' ekimenaren zazpigarren edizinoan kokatzen da
Arrigunagako hondartza, Getxon / Europa Press

BirdLife-ren LIBERA Proiektuak, Ecoembesekin aliantzan, euskal kostaldeko 16 puntutako zaborra jaso eta bereiziko dau irailaren 16tik 24ra. Ekimen hau ‘1 m2 hondartzetan eta itsasoetan zehar’ ekimenaren zazpigarren edizinoan kokatzen da, Espainiako 302 puntutako zaborra bildu eta birzikletako herritarren mobilizazino kanpaina.

Irailaren 16tik 24ra bitartean antolatzen dan ekimen honen helburua zaborrak naturguneetan, kasu honetan itsas ingurunean, dauen eragina ezagutzea da, baita itxitako hondakin horreetatik askatzea be.

Hainbat erakundetako eta alkartetako boluntarioek bat egingo dabe Espainiako kostaldean eta itsas hondoetan aukeratutako kokalekuetan bildutako zaborra identifikau eta aztertzeko. Bilketa horren emaitzaren helburua “ingurumen-erronka horri modu eraginkorrean aurre egin ahal deutsen estrategia eraginkorrak” sortzea da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzak antolatuko diran 16 lekuen artean, Getxoko Arrigunaga eta Ereaga hondartzak eta Gipuzkoako Hondarribia hondartza nabarmentzen dira, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00