Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio KM Bertikaleko txapeldun

Bizkaitarrek Euskal Selekzinoak Villanuan (Huesca) lortutako bost podiumetatik bi lortu dabez
Euskal Selekzinoaren podiuma Huescan / Euskal Mendizale Federazinoa

Euskal Selekzinoa Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketan bikain aritu da. Joan dan domekan, Collarada tontorrean, Villanua herrian (Huesca) ospatu zan txapelketea. Egun horretan, haize bortitzaren eragina jasan eben 300 lasterketan parte hartu eben 300 korrikalariek.

Onditz Iturbek (Igorre, 1991) Absolutu Femeninoan eta Gontzal Murgoitiok (Elorrio, 2001) Gizonezkoen Promesetan garaipena lortu eben eta gainera, Alluitz de Bilbok Jubenil Femeninoan lortutako podiuma.

Kilometro bertikal honek 5 kilometroko ibilpidea eta 1.000 metroko desnibel positiboa eukazan, Acharreko tontorreko helmugan amaitzen zan. Tarte zorrotzaren zati handi bat baso-pistatik igaro zan eta Onditz Iturbe korrikalari euskaldunak estadu mailako titulua berretsi eban, lur horretan garaituezinekoa baita. Igorrekoa ez zan aurkarien zain egon, eroso sentitu zan hasieratik eta 51:26ean osatu eban ibilbidea, Isabel Calero korrikalariari minutu bat ateraz. Gontzal Murgoitio Gizonezkoen Promesetan be erraztasunez gailendu zan; 45:29ko denborarekin, bigarren sailkatua izan zan Josep Lladó katalanari 52 segundora itxiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00