‘Primeran’, euskarazko streaming eta euskal edukien plataforma barria

Bihartik aurrera martxan egongo da
Primeran plataforma digitala / Primeran

Primeran‘, Euskerazko streaming eta euskal edukien plataforma barria, irailaren 15etik aurrera egongo da eskuragarri. Plataforma horren helburua euskera bultzatea eta zabaltzea da, eta “mundura edegitako euskal leiho digital barri bat” izetea, EiTBk ohar baten bidez jakinarazi dauenez.

Zerbitzu honek 3.000 atal baino gehiago eskainiko dauz, ia guztiak euskeraz, eta horreen artean dagoz euskal ekoizpenak eta nazinoarteko telesailak, zinema, dokumentalak, kirol, gastronomia, musika eta haurrentzako ikus-entzunezko eskaintza, baita ‘Primeran’ plataformarako sortutako eduki propioa be.

Plataforma honen bidez, euskal ikus-entzunezkoen ekoizpenagaz lotutako eragile guztien parte-hartzea bilatzen da. ‘Primeran’ datorren barikutik aurrera egongo da ikusgai, primeran.eus webgunean, ‘smartTV’ eta iOSen ‘Google Play’ eta ‘store’ nagusietan. Plataforma doakoa da.

Programazinoa

Irailaren 28an ‘Itxaso’ fikzinozko telesaila estreinauko da, Jon Plazaola, Nerea Mazu eta Itziar Atienza protagonista daukazan euskerazko thriller barria. “Porno Belaunaldia” dokumental saila be eskiniko da euskera aste honetan bertan, gaztelaniazko telebistan estreinau baino astebete lehenago. Film luzeen eskaintzan ‘El vasco’, ‘Errementari’, ‘Nora’ eta ‘Ba zan behin Euskadin’ dagoz, besteak beste. Nazinoarteko telesailak be izango dira, euskerazko azpitituluekin, eta ‘Iribar, atezaina’ dokumentala eta ‘Ura Bere Bidean’ musika ikuskizuna eskainiko dira.

‘Primeran’ saiorako soilik sortutako eukien artean ‘Itsatsita’ euskerazko musikala, ‘EH! rasmus’ programa, ‘Baserritik Basamortura’ dokumentala, ‘Euskal Sukaldaritzaren Ezinbestekoak’ eta ‘Vaya Semanita: 20 urte ‘, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular