Yeray Mendizorrotzan hasieratik jokatzeko prest

Athleticeko jokalariak pazientzia eskatu dau harrobitik lehen taldera iristen diran mutil gazteentzat
Ia lau hilabete igaro dira Yeray Alvarezi ebakuntzea egin eutsoenetik pubiseko arazoak osatzeko / Athletic Club

Yeray Alvarez hedabideen aurrean agertu da, datorren barikuan (21: 00etan) Mendizorrotzan Deportivo Alaves Athletic arteko partiduaren atarian. Lesinoa gainditu eta bedartzara itzuli ostean, pozik agertu da Barakaldoko atzelaria. “Ondo nago eta sendatuta nago. Sentsazinoak onak izan ziran Cadizen aurka jokatu nebazan minutuetan, eta hasieratik jokatzeko moduan nago, baina hori entrenatzailearen erabagia da”.

Atzelari zuri-gorriaren eretxian “denporaldia hasi barria dan arren emaitza onek ilusinoa sortu dabe zaleen artean. Dinamika honegaz jarraitu gura dogu ahal dan denpora guztian. Taldea konprometituta dago eta maila oso altuan”. Yrauj gaineratu dau Athletic Cluben, defentsea hamaika jokalariak dirala, bloke bat dala eta horri esker ari dira la emaitzak lortzen.

Barikuan talde gasteiztarraren aurka jokatuko daben derbiari dagokionez, Athleticeko atzelariak badaki talde gogor baten aurka neurtuko dirala: “Etxean jokatu dabezan partidu bietan emaitza onak lortu ditue baina gu dinamika onean goaz. Kontzentrazino eta jarrera handienagaz egon behar gara hiru puntuak lortzeko “.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00