2027ko lan egutegia onartu dau Gobernu Kontseiluak. Datorren urtean, 2027an, martiaren 19ko jaieguna urriaren 7ra aldatuko da, Euskadiko lehen Gobernua eratu zaneko 90. urteurrena ospatzeko. Euskadin, 2027an, lan egutegiak hamabi jaiegun honeek izango dauz:
- Urtarrilak 1 (Urtebarri eguna)
- Urtarrilak 6 (Errege eguna)
- Martiak 25 (Eguen Santua)
- Martiak 26 (Bariku Santua)
- Martiak 29 (Pazko Astelehena)
- Maiatzak 1 (Langileen eguna)
- Urriak 7 (Euskadiko lehen Gobernuaren urteurrena)
- Urriak 12 (Hispanidadearen eguna)
- Zemendiak 1 (Domu Santu eguna)
- Abenduak 6 (Konstituzino eguna)
- Abenduak 8 (Sortzez garbia)
- Abenduak 25 (Natibidade eguna)
Egun honeei beste jaiegun bi gehitu behar jakez.