Euskalmeten arabera, gaur argitzera eta epeltzera egingo dau eguraldiak. Eguna motel hasiko dogu, batez be ipar partean, eta kostaldetik gertu eta Kantauri isurialdearen ekialdean euri apurbat egin leike. Egunak aurrera egin ahala hodei-geruzea saretuz joango da eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Haizea nora ezean eta makal ibiliko da hasieran, eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatureak gora egingo dau eta atzo galdutakoaren zati handi bat irabaziko da; beroenak 22-23 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 25-27 ºC ingurukoak barrualdean.
Itsasoko egoerea
Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarragaz goizaldean; goizean makaldu eta eguerdi aldera ipar/ipar-ekialdera egingo dau 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria sortuko dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.