2024an milaka kotxe ezingo dira Bilboko erdigunera sartu

Emisino Gitxiko Eremua Abandon, Abandoibarran, Indautxun eta Zabalgunean egongo da
Bilboko Emisino Gitxiko eremu barria / Bilboko udala

Bilbon, Abando, Abandoibarra, Indautxu eta Zabalgune auzoetako sarrerea mugatu egingo dabe. Bilboko udalak etorkizuneko emisino gitxiko eremua arautuko dauen ordenantza zehaztu dau, osasun publikoa eta airearen kalidadea hobetzeko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko. Ordenantza hori urteko lehenengo hiruhilekoan onartuko dabe, eta 2029rarte ezarriko da, biztanleria egokitzen joateko. Bilboko udaleko mogikortasunerako zinegotziak Nora Abetek esan dau gas emisinoen murriztea zeregin partekatua dala eta zonalde barria airearen kalidadea eta mogikortasuna hobetzeko tresna bat izango dala.

Gaur egun dagoan trafikoa erdira jaitsiko da aitatutako puntu horreetan, Abandon eta Indautxun. Erregulazinoa lanegunetan aplikauko da, astelehenetik barikura, goizeko zazpiretatik arratsaldeko zortziretara. Auzo bi horreetara 0, ECO eta C etiketa dauken kotxeak bakarrik sartu ahalko dira. 2006. urtea baino lehen matrikulautako gasolinadun kotxeak eta 2015.urtea baino lehen matrikulautako dieseldunak geratuko dira Abandon eta Indautxun sartu ezinik. Beste era batera esanda murrizketak 9 urtetik gorako adina daben diesel-kotxeei eta 19 urte baino gehiago daben gasolina-kotxeei eragingo deutse.

Norberaren kotxeak ze etiketa daukan jakiteko nahikoa da Correosen posta-bulego batera gerturatzea, ibilgailuaren datuak emon eta 5 euro ordaintzea. B etiketa daukienak ezingo dira Bilboko zonalde barri honetara sartu. Hori bai, salbuespenak be egongo dira. Besteak beste, erdialdean bizi diren pertsonen ibilgailuetarako, larrialdietako ibilgailuetarako eta mugikortasun urriko pertsonak garraiatzen dabezan ibilgailuetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular