Gorroñok ez deutso Gernikako alkatetzari uko egin gura

EAJagaz eban akordua apurtutzat jo dau eta jeltzaleek berbea betetea exigiduten deutse
Gernikako udaletxea / EAJ

Gernikan aurrerantzean alkate nor izango dan ez dago argi. Atzo bertan Jose Mari Gorroñok EAJri euren akordua ez betetea leporatu eutsan eta hori dala eta alkate jarraituko dauela esan eban, momentuz ez dauela kargua lagako.
Jose Mari Gorroñok EAJri, bere anaiari be betoa jarri izana leporatu eutsan. Jeltzaleek antza Guztiontzat Herria plataformako besteren bat gura eben alkate. EAJko Xabier Irazabal zinegotzia oso hasarre atzo Jose Mari Gorroñori berbea betetako exigidu eutsan, euskaldun baten berbea baino gauza garrantzitsuagorik ez dagoala esanaz.

EAJk Gernikan udal gobernu barria sortzeko negozietan jarraitzeko borondatea daukala adierazo dau. Bien bitartean hauteskundeetan Gernikan botorik gehien euki ebazan EH Bilduk prensa ohar baten esan dau salbuespenezko egoeratik urteteko seriotasuna, ordena eta zentzuna jarri gura dabela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00