Bihartik eguenera bitartean Kristau Eskolako eta Gizarte Ekimeneko 200 ikastetxetan greba egunak eukiko dabez. STEILAS, ELA, LAB, CCOO eta UGTk deitutako greba bikotx honek 130 mila ikasleri eragingo deutse,
ikastolak kenduta itunpeko sarea ordezkatzen daben hezkuntza-zentroen gehiengoa izango litzateke.
Grebara deituta dagozanak guztira 9 mila irakasle eta langile dira. Sindikatuek dinoe lan-hitzarmena barriztuteko negoziazinoetan ez dala aurrerapausurik emon. KPIaren pareko soldata igoerak eta jaiotze tasaren beherakadaren aurrean irakasleen lanpostuak mantentzea eskatzen dabez. Langileria osoarentzat euskera eta abrdintasun planak be aldarrikapenen artean. Baita Lanbide Heziketan hobekuntzak be. Sindikatuek dinoe 13 batzarren ostean patronalakaz ez dala akordurik lortu eta hori dala eta bihar eta eguenean huelgea eging dabela.
Mitxel Lakuntzak ELA sindikatuko idazkari nagusiak hileon “Goizeko Izarretan” saioan salatu dau 13 bileren ondoren patronalaren jarrerea ikusita greba egitea beste aukerarik ez dagoala.