Indarkeria matxistaren biktimendako protokolo barria Basaurin

Tresna praktikoagoa izango dabe egunerokoan, zelan jokatu behar dan jakiteko, eta berbiktimizazinoa saihesteko
Indarkeria matxistea / Bizkaia Irratia

Basauriko Udalak, Ertzaintzak eta Osakidetzak erakundeen arteko koordinazino-protokoloa sinatu dabe. Protokolo horren helburuen artean dago biktimeari arreta koordinadua eta eraginkorragoa bermatzea. Gainera, profesinonalek tresna praktikoago bat izango dabe egunerokoan, udalerriko indarkeria matxista kasu baten aurrean zelan jardun behar daben azaltzeko eta beste eragile batzugaz komuniketako.

Protokoloan, jarduteko prozedura espezifikoa ezarten da, indarkeria matxistearen biktimea arreta integraleko zirkuitura ze zerbitzutik sartzen dan kontuan hartzen dauena. 

Basauriko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan zentralizau eta koordinaduko da esku-hartze globala, biktima arreta-sistema publikora iristeko bidea edo zerbitzua zein izan dan gorabehera. Gizarte Zerbitzuetan biktimaren beharren balorazino globala egingo dabe, eta zirkuituko eragileen arteko koordinazinoa ahalbidetu.

Basauriko Udala konprometituta egoan auziagaz. Lehendik be baeben udal-protokolo bat. Indarkeria matxista kasuetan esku hartzen daben udalaz gaindiko erakundeakaz koordinauta egiten eben lan, baina ez egoan protokolizauta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular