Eguraldi eguzkitsua hondartza denporaldiari hasierea emoteko

Dana dala, zerua ez da guztiz garbi egongo
Laga / Bizkaia Irratia

Gaur giroa eguzkitsua iragarri dau Euskalmetek, zerua guztiz garbi egongo ez dan arren. Goizean goiz eta arratsalde-gau partean iparraldeko leku batzuetan behe-hodeiak agertuko dira, batez be ipar-ekialdean; gainerako orduetan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertu leitekez noizbehinka. Arratsaldean haizeak iparraldetik joko dau, bolada gogorrekin hegoaldean; goizean haizea makal eta aldakor ibiliko da. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira.

Itsasoko egoerea

Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz; eguerdian ipar-ekialdera aldatuko da, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00