Joan Bouk Euskaltel-Euskadin jarraituko dau datorren denporaldian

Valentziarra txirrindulari lez hazi da eta Jorge Azanza kirol arduradunaren konfiantzazko gizonetako bat da
Joan Bou, Malaysiako lasterketan / Euskaltel Euskadi

2020az geroztik taldean, Joan Bou Euskaltel-Euskadiko erreferentziazko txirrindulari bihurtu da egutegiko hitzordu nagusietan. Izan be, Espainiako Itzuliko 2021eko eta 2022ko ekitaldietan lehiatu zan, eta protagonista izan zan hainbat ihesekin. Azken hilabeteetan, hamargarren postu bikaina lortu eban Burgoseko Itzulian eta laugarren sailkatu da orain dela gutxi ospatutako Langkawiko Tourrean (Malasian), eta aurten be 11. izan zen Qinghai Lakeko Tourrean eta 12. Asturiaseko Itzulian.

Txirrindulari osoa da, igotzailea batez be, eta ahalik eta sailkapen onena lortzeko dohainak dauzka, baita mailako ihesaldietan harrapatzeko be. 2024an barritu izanak aurrerapauso horri jarraipenea emoten deutso eta txirrindulariaren eta taldearen arteko konfidantza berresten dau. Beraz, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martín taldekideekin bat egiten dau Bouk, horiek be barritu dabe-eta Euskaltel-Euskadi taldearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular