Lehoiek bigarren garaipena jarraian lortu dabe Sporting Huelvaren aurka

Sanadri eta Nahikariren golei esker neskek Lezaman (3-0) irabazi dabe
Sanadri eta Nahikari, Athleticekin lortutako euren lehen golak ospatzen / Athletic Club

Athleticek bigarren garaipena jarraian lortu dau Sporting Huelvari 3-0 irabazita Lezaman. Talde zuri-gorriak zazpigarren postura igon dau F Ligan eta talde andaluziarra azken-aurreko postuan dago.

Etxekoek aurrea hartu eben 14. minutuan, eta Sanadrik, Clara Pinedoren azken pasea jaso ondoren, eskumako botaren punteagaz egindako jaurtiketa bati esker Zala Mersnik ezustean harrapau eban. Aurrelari donostiarraren lehen gola lehoiekin.

Athleticek partidua ia erabagita itxi eban bigarren zatia hasi eta berehala. Minutu bat baino ez zan igaro Sara Ortegak eskuin hegaletik egindako jokaldi batean bere markatzailea gainditu eta erdiraketea jaurti ebanean atezain esloveniarra gaindituz. 89. minutuan Nahikari Garciak bere lehen gola sartu eban be Athleticen elastikoagaz eta behin betiko 3-0ekoa jarri eban area txikiaren ertzean Ane Elexpururen erdiraketa bikain baten ondoren egindako erremateagaz.

Hurrengo partidua: urriaren 14an, Vilarealen zelaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular