BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren hamaseigarren edizinoa abenduaren 8tik 17ra bitartean izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, BBK Aretoan eta Alondegiko Golem zinemetan. Aurton 57 film proiektauko dira, Europa, Ipar Amerika, Asia eta Ozeaniako hamabost herrialde ordezkatuz.
Lan horietatik 51k Sail Ofizialean parte hartuko dabe, eta jaialdiko sari ofizialetarako hautagaiak izango dira. Guztira 14 euskal ekoizpen dagoz, eta horietatik hamabi estreinauko dira. Besteak beste, Luis Arrietaren 212 mountains, Ekhi Alderen Canto rodado, Aner Etxebarria eta Pablo Vidalen Hermelinda y Diandra. Gainera, nazinoarteko 17 estreinaldi egongo dira.
Pelikulez gain, hiru erakusketa eta lau hitzaldi be izango dira. Ganera, Edurne Pasabanek WOP Mendi Film saria jasoko dau. Mendiko zinema industriaren inguruko jardunaldi bat be antolatu da aurtengo edizinoan, sektorean lan egiten daben profesionalei eta industria horretan murgildu gura daben zaleei zuzendua.