Athleticek hiru puntuak lortu gura dauz Montilivin

Talde zurigorriak liderraren zelaia bisitatuko dau Dani Garcia barik

Athleticek Girona FC bisitatuko dau Montilivin astelehenean EA Sports Ligako 14. jardunaldiari amaierea emoteko. Partidua Melero López epaileak zuzenduko dau Prieto Iglesiasen laguntzagaz VAR lanetan. 21:00etan hasiko dan partidurako, Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu dauz: Unai Simón, Agirrezabala, Padilla, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares eta Unai G. Padilla hirugarren atezaina da nobedaderik nabarmenena.

Gironak  jokatutako 13 partiduetatik 11 irabazi dauz. Porrot bat Real Madrilen aurka eta bardinketa bat Realaren aurka txapelketako lehen jardunaldian. Oso jokalari onak dituan taldea da, erasoan ondo dagoana eta abiadura handia daukana jokoan. Michelek Toni Villa, Borja Garcia, Jastin, Juan Carlos eta Joel jokalarien bajak izango ditu, baina David Lopez berreskuratu dau baja izan ondoren aurreko partiduan.

“Partidu lehiatua izango dala uste dot”

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini dau Girona eta zurigorrien arteko partiduaren atarian. Lehoiek 17 egunen ostean bueltauko dira lehiaketara: “Jarraian jokatzen ari zarenean eta geldialdi bat iristen danean, gustura hartzen dozu beti, denbora gehiago dozula emoten daualako, baina egunak aurrera joan ahala nahi dozuna lehiatzea da. Ohituta gagoz horretara”. Aurkariari jagokonez, teknikariak analisi sakona egin dau: “Igaztik ondo dagoan taldea da. Europan sartzeko lehian egon zan azken unera arte. Orain zenbaki izugarriak daroaz. 13 partidutik 11 irabazi dabez eta bakarra galdu Real Madrilen aurka. Sekulako batez bestekoa da hori. Ondo indartu da eta oso jokalari onak ditu. Erasoan zein defentsan ondo jokatzen dabe, ez dira urduri jartzen eta erabagitzeko gaitasun handia daukie. Gauza honeek lortzen ari bada, merezimendu osoz da”.

Partiduari begira, Valverdek bardinduta egongo dala uste dau: “Bakotxa partidua bere eremura eroaten saiatuko da. Norgehiagoka lehiatua izango dala uste dot. Badakigu gauza batzuk hobetu behar doguzala, argi dago, baina ezin dogu horri bakarrik begiratu, ondo egiten doguna be mantendu behar dalako. Ahulak ez garela eta erasoan produzitzen dogula sentidu nahi dogu. Badakigu zein gatxa dan, baina argi dago asko eman daikegula”. Partiduaren azken ordukoa, zemendiaren 27an, astelehenez, 20:30etatik aurrera Jokoan saioan Bizkaia Irratian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00