BCAM, BC3 eta BCBL ikerketa zentroek 15 urte bete dabez

15. urteurrena ospatzeko, ekitaldi bi egingo dira: Bilbon (abenduaren 1ean) eta Donostian (abenduaren 15ean)
Jokin Bildarratz sailburuak BC3, BCAM eta BCBL zentroen 15. urteurreneko ekitaldian parte hartu dau / Irekia

BC3, BCAM eta BCBL ikerketa zentroek 15 urte bete dabez Euskadin zientzia indartuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak zentro honeen sorrerea bultzatu eban 2008.urtean Ikerbasque Fundazioaren bitartez.

Hiru zentro honeek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak bultzatutako BERC (Basque Excellence Research Centers) sareari atxikita dagoz. BC3 (Basque Centre for Climate Change) zentroak klima-aldaketearen ingurumen alderdiez zein alderdi sozioekonomiko eta etikoez ikertzen dau. BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) zentroak biozientziei, fabrikazino aurreratuari eta energiari aplikautako matematikaz ikertzen dau. Eta BCBL (Basque Center for Cognition, Brain and Language) zentroak, barriz, kognizinoaz, garunaz eta hizkuntzaz ikertzen dau.

15 urte honeetan, hiru zentro honeek partaide izan dabezan ikerketa-proiektuek 171 milioi euro baino gehiagoko itzulkina ekarri dabe Euskadira funtsen bitartez, 3.800 argitalpen baino gehiago plazaratuz nazinoarteko ospea daukien aldizkari zientifikoetan. 2008.urtetik hona 350 ikertzailek baino gehiagok lan egin dabe BC3, BCAM eta BCBL zentroetan.

15. urteurrena ospatzeko, hiru ikerketa zentroek zientzia azoka bakar eta desbardina antolatuko dabe lehenengoz. Herritarrak klima-aldaketeagaz, matematikagaz eta neurozientziagaz lotutako erronka zirraragarrietan morgiltzeko diseinautako ospakizuna egingo da abenduaren 1ean Bilboko Azkuna Zentroan (17:00etatik 19:30era) eta abenduaren 15ean Donostiako Tabakaleran, ordutegi berean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular