Garaipenaren bidean jarraitu gura dau Athleticek

Athletic-Celta bariku honetan 21:00etatik aurrera San Mamesen

Athleticek (21 puntu) Celta izango dau aurkari (7 puntu) EA Sports Ligako 13. jardunaldiari hasiera emateko. Lehoiek gehitzen jarraitu gura dabe, geldialdira nasai joateko goikoaldean finkauta. Pulido Santanak (Las Palmas batzordea) zuzenduko dau Pizarro Gomezekin VARean jokatuko dan partidua. Azken minutuak alde batera itxita, Vila-realen aurkako jokoa da Ernesto Valverdek talde galiziarraren aurka bariku honetan ikusi gura dauena, eta horretarako 22 jokalari deitu dauz, baina Yuri, Yeray eta Herrera ez dira egongo, lesinoagaitik.

Rafa Benitezen mutilek beheko postuetatik urten gura dabe eta dana San Mamesetik pasetan da. Talde galiziarra Sevillaren aurka bardindu ostean dator Bilbora, polemikaz betetako partidu baten, Navasek Douvikasi egindako penalti batek sortutako polemikeagaitik eta Iago Aspasek estadioko kamera batekin egindako keinuaren ondorioz. Mihailo Ristic eta Joseph Aidoo ez dira Bilbora joango lesionatuta dagozalako, eta Renato Tapiak be ez dau jokatuko zigortuta dagoalako.

“Talde arriskutsua da”

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa emon dau partidu aurreko sentsazinoak azaltzeko: “Sufridu egin beharko dogu hiru puntuak eskuratzeko, baina garaipenak asko emongo leuskue. Vila-realen lortutako garaipena berretsi gura dogu». Celtari jagokonez, entrenatzaileak goian sortzen daben arriskua azpimarratu dau: “Atletico Madrilen aurkako partiduan izan ezik, markagailuak estuak izan dira, eta egia da, ez dala asko asmatzen ari, baina gora ailegetan dan taldea da, talde arrikskutsua”.

Bariku honetan irabazteak Europako postuetan beste jardunaldi bat gehiago egitea suposatuko leuke, eta etxean irabaztea beti da bereziagoa: “Erasoko jokoan oldarkorrak bagara eta ezer gutxi onartzen baduzu, athleticzaleak gurekin egongo dira eta hori da saiatu behar duguna”.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Imanol, Villalibre, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares y Unai G.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular