Stephanie Watts fitxau dau Lointek Gernika Bizkaiak

Grace Bergerrek itxitako hutsunea betetzera dator baina beste ezaugarri batzuk daukaz
Maya Dobson, Lointek Gernika Bizkaia taldeko pibotagaz jokatu eban Zelanda barriko Tokomanawa taldean / Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Stephanie Watts (Wesley Chapel, 1997/04/12) fitxatu dau 2023-2024. denboraldirako Grace Bergerrek itxitako hutsunea beteteko. 180 zentimetroko eskoltak badaki zer dan Emakumezkoen Endesa Ligan jokatzea, igaz Cadi La Seun jokatu eban sasoiko azken txanpan. Hain zuzen be, zenbaki bikainak lortu zituan Katalunian, bataz beste 10,9 puntu eta 3,9 errebote lortuz %39,6 hirukoetan.

Ipar Karolinako unibertsidadean jokatu eban eta 2021ean WNBAko Drafteko 10. postuan aukeratua izan zan, Chicago Skyn debutatu eban. Wattsek Puerto Ricoko Cangrejeras de Santurce eta Australiako Sydney Flammesen be jokatu dau. Aurten Zelanda Barriko Tokomanawa taldean 14,6 puntu eta 6,8 errebote lortu dauz bataz beste. Bertan Maya Dodsonekin jokatu dau.

Mario Lopezek, Gernikako kirol arduradunak nabarmendu dau Watts, Grace Bergerren “profil desberdina” daukala: “Hegaleko postuan jokatuko dau gehiago eskoltan baino, hiruko jaurtiketa oso ona dauka eta errebotean gehiago lagundu leike. Defentsan jokalari adimentsua da eta liga ezagutzeak bere egokitzapena erraztu leike”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00