Athleticek garaipen bategaz amaitu gura dau urtea

Zuri-gorriek UD Las Palmasen aurka jokatuko dabe gaur 21:30etik aurrera San Mamesen

Athleticek UD Las Palmasen aurka jokatuko dau eguazten honetan 21:30etik aurrera San Mamesen, EA Sports Ligako 18. jardunaldian. Ernesto Valverderen mutilek azken partiduetako maileari eutsi gura deutse eta urtea Europa postuetan amaitu. Entrenatzaileak 23 jokalari deitu dauz: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Yuri, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G., Jauregizar eta H. Rincón. Iker Muniain deialdira bueltau da, eta Ruiz de Galarreta, Yeray, Dani Garcia eta De Marcos bajak dira lesinoengaitik. Valverdek Mikel Jauregizar lehoikumearen aldeko apustua egin dau barriro, aurreko partiduan debuta egin ostean.

García Pimienta Unión Deportiva Las Palmaseko entrenatzaileak polemikan murgilduta bizi izan dau egun honeek Viera jokalariaren agurra dala-eta, entrenatzailearekin izandako “arazo” baten ondorioz dimisinoa emon daualako. Kanarietako taldea dinamika onean dator eta Europako postuetara hurbiltzen dabil, 25 punturekin eta bederatzigarren sailkapenean.

“Bide onetik goaz”

Ernesto Valverdek azken partiduak emongo deutsien konfidantzan sinesten dau: “Gauza horreetatik beti saiatu behar da konfidantza hartzen, eta ahalik eta gehiena mantentzen. Partidu batzuk aurrerantz sendo egiteko puntu hori emoten deutsue. Halan da be, erabat ona ez dana be kudeatzen jakin behar dozu, denok dakigulako futbola oso aldakorra dala. Azken norgehiagoka baino lehenagoko beharrean jarri behar zara. Igaz be ondo gengozan txapelketako momentu honetan. Neurketak aurrera egin ahala, hobetzea da helburua. Bide onetik goaz”».

Aurkaria denboraldi ona egiten ari da, 25 puntu ditu eta gol gitxi jaso ditu. Halan definidu dau entrenatzaileak: “Atletico de Madridek ez dituan beste bertute batzuekin UD Las Palmas be aurkari garrantzitsua da, denboraldi bikaina egiten dabil eta LaLigako ezustekoetako bat da Girona FC taldearekin batera. Igo barria da, 25 puntu daroaz eta oso ondo jokatzen dau. Gainera, oso estilo zehatza dau, baloiagaz ausarta da eta gol gitxien jaso dituan bigarren taldea da”. Partiduaren zehaztasun guztiak eguazten honetan 21:00etatik aurrera Jokoan saioan.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Yuri, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G., Jauregizar y H. Rincón

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular