Athleticek txapeldunen postuari eutsi gura deutso

Yeray deialdira bueltau da 3 hilabete kanpoan egon eta gero

Athleticek beste derbi bat jokatuko dau oraingoan EA Sports Ligako hogeigarren jardunaldian. Realaren aurka jokatuko dau zapatu honetan, 18:30etik aurrera, 24 jokalarirekin, eta horreen artean Yeray egongo da, 3 hilabete baino gehiago zelaietatik kanpo egon ostean. Urriaren 18an ebakuntza egin eutsien eskuineko aduktoreko arazoagaitik eta dagoeneko sendatuta dago. Dani Garcia be ez da deialdian sartu eta Jauregizar zerrendan sartu da. Zapatu honetan San Mamesen izango diranak honexek dira: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G. eta Jauregizar. Hiru puntuek talde zuri-gorria 9 puntura jarriko leuke eta Athletic laugarren postuan mantenduko zan beste jardunaldi baten. Partidua Munuera Monterok eta Prieto Iglesiasek (VAR) zuzenduko dabe. Bestalde, Realak, sailkapeneko seigarren postuan dago, hiru garaipen eta lau bardinketa lortu dauz azken zazpi partiduetan. Sadiq eta Take Kubo ez dira Bilbon egongo euren selekzioekin partiduak jokatzeagaitik. Partidu interesgarria izango da ateari begira be, zuri-gorriek eta txuriurdinek gol bakarra jaso dabelako 7 partiduetan.

“Derbiak beti dira bereziak”

Ernesto Valverde prentsaurrekoa eskaini dau zapatu honetako partiduaren atarian. Partidu honen garrantziaz galdetuta, hiru puntuen garrantzia azpimarratu dau: “Egia da irabazten dauenak aurrerapauso garrantzitsua emongo dauela, baina bigarren itzuliko lehen partidua da”. Derbiak beti dira bereziak, eta Athleticek 3 izango ditu hilabete honetan, baina Valverdek uste dau hirurak garrantzitsuak izan dirala eta dirala: “3 derbi dira, bai, eta horreetako bitan bat kanpoan geratzen da, baina zapatukoa be garrantzitsua da”. Realari jagokonez, holan definitu dau: «Talde fidagarria da bere ibilbideari jagokonez, gogorra izango da eurentzat eta guretzat». Azken ordukoa 18:00etatik aurrera Bizkaia Irratiaren sintonian.

DEIALDIA

Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, Muniain, N. Williams, Guruzeta, I. Lekue, Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Prados, Adu Ares, Unai G. eta Jauregizar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular