XIX. Harrapazank programan izena emoteko epea zabalik da

Zezeilaren 29ra bitartean egongo da edegita, Harrapazank programearen web orrian
Harrapazank 2024 / Bilboko Udala

Bilboko Udalak Harrapazank gazteentzako euskarazko aisia-programearen 19. edizinoa jarri dau martxan. Aukeratu zure bidea! izenburuagaz, sormena, musikea, bideo-jokoak eta beste hainbeste jarduera landuko dabez. Aurtengo nobedade nagusiak, Game eta Kale Ginkana tailerrak izango dira.

Izena emoteko epea zezeilaren 15etik 29ra bitartean egongo da zabalik, Harrapazank programearen webgunean, eta martian hasi eta maiatzera bitartean jarriko da martxan.

Harrapazank programearen helburua 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutil bilbotarrek euskerea ezagutu eta erabiltea da aisialdiko jardueretan, eta era horretan, euren guneetan eta denpora librean euskerearen aldeko motibazinoa eta euskerearen erabilerea indartzea. Ganera, zeharkako gaiak lantzen dabez, balioakaz zerikusia dabenak. Esaterako, bardintasuna, inklusinoa eta dibertsidadea edo osasuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular