Bizkaibus eta EuskoTren zerbitzuetan 24 orduko lanuztea gaur

Garraiobide honeetako gidariek eta beharginek segurtasun handiagoa eskatzen dabe

Garraio publikoan eraso fisikoak eta ahozkoak ugaritu dirala, eta segurtasun faltea eta arrisku egoerak minimizatzeko giza baliabiderik, baliabide teknologikorik edota bestelako neurririk ez dagoala salatzen dabe. Sindikatuek ohar bitartez jakinarazo dabenez, huelgeari emondako erantzuna “oso zabala” izaten dabil. Eusko Jaurlaritzak %30ko gitxieneko zerbitzuak ezarri dauz. Danetara 2.500 behargin baino gehiago dagoz deituta gaurko lanuztera.

Huelgaz gain, manifestazinoak be deitu dabez. Bilbon goizean egin dabe lehenengoa (08:00etan EITBko egoitzatik urten da, Foru Jauregian amaitzeko). Ehunka behargin batu dira, eta iladak sortu dira San Mameseko sarbidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular