Kainabera alkarteak aurten be maiatzeko hitzaldi zikloa antolatu dau Elorrion, nazinoarteko egoerak, alkartasun proiektuak eta gogoeta soziala ardatz hartuta. Hiru berbaldi izango dira maiatzean eta bagilean zehar, Ateneoan eta Iturri kultur etxean, herritar guztiei irekita.
Zikloari hasierea emoteko, maiatzaren 13an (18:30ean) Erresistentziaren ahotsak basamortuan dokumentala eskainiko da Ateneoan, Lajwad alkartearen eskutik. Proiekzinoagaz batera, Sahararen egoerari buruzko berbaldia eta ekitaldi berezi bat be izango dira.
Bigarren saioa maiatzaren 20an (18:30ean) izango da Iturri kultur etxean. Nuestros proyectos en Nicaragua izenburupean, Kainabera taldeko Ima Escribanok eta Amsorga alkarteko Iñaki Agirianok Erdialdeko Amerikako herrialde horretan garatzen dabilzan proiektuen inguruko azalpenak emongo dabez.
Azkenik, bagilaren 3an (18:00etan) Iturri kultur etxean, nazinoarteko zuzenbidean aditua dan Juanjo Álvarez Rubiok Kaos geopolitikoa: mundu bat araurik gabe hitzaldia eskainiko dau.
Hitzaldi ziklo honek mundu mailako errealidadeak ulertzeko eta tokikotik harago begiratzeko aukerea eskaintzen dau, alkartasunaren eta gogoeta kritikoaren bitartez. Elorrioko Udalak herritarrak animetan dauz saio honeetan parte hartzera eta eztabaidarako espazio honeek konpartitzera.