Kopako finalerako sarreren zozketea martiaren 14an izango da

Bazkideek martiaren 6tik 11ra bitartean izena emon ahal izango dabe

Athletic Clubek datorren martitzenean, martiaren 5ean argitaratuko dauz 2024 Kopako finaleko sarreren banaketeagaz lotutako oinarriak eta gainerako informazino interesgarria. Kopako finala apirilaren 6an jokatuko da Sevillako La Cartuja estadioan.

Bazkideentzat izena emoteko epea martiaren 6ko (eguaztena) 10:ooetan zabaldu da, eta martiaren 11ko (astelehena) 18:00ak arte egongo da edegita. Zozketea martiaren 14an egingo da. Izen emotea Bazkideen Txokoan egin beharko da, horretarako beren-beregi ezarriko dan atalean. Taldean izena emoteko interesa daukienek holan egin ahal izango dabe, gehienez be taldeko lau kidegaz.

Athleticeko bazkide guztiek daukie zozketan parte hartzeko eskubidea, baina Athleticek joan dan abuztuan kanal ofizialetan jakinarazo eban lez, lehentasuna izango dabe denboraldian zehar San Mamesera doazenek edo bere tokia izten dabenek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular