Raul Garciak futbola itxiko dau denboraldi amaieran

Jokalari nafarrak 356 partidu jokatu dauz Athleticen egondako 9 denboraldietan
Raul Garciak bere erabagiaren barri emon deutse gaur taldekideei Lezaman / Athletic Club
Raul Garcia Athleticeko jokalariak futbola iztea erabagi dau, talde zurigorriagaz Errege Kopea lortu eta astebetera. Holan jakinarazo deutse goizeon bere taldekideei Lezamako instalazinoetan. 37 urteko jokalari nafarrak zenbaki ikaragariak lortu dauz Espainiako futbolean. 602 partidu jokatu dauz Ligan, Andoni Zubizarreta eta Joaquin-en atzetik bakarrik. Garciak 356 partidu jokatu dauz Athleticen egindako 9 denboraldietan. Aurretik 329 neurketa jokatu ebazan Atletico de Madrilen, eta 126 Osasunagaz.Maila gorenean 20 denboraldi emon dauz nafarrak, eta orain arte 811 partidu jokatu dauz futbol profesionalean, 148 gol sartuta. Ganera, berdegunean bete behar izan dauazan posizino desbardinetara primeran egokitzen jakin dau. Raul Garcia zelai erdian hasi zan, gero aurre-erdialdera joan zan eta Athleticen aurrelari lez amaitu dau.

Athleticen eta Atleticon egindako ibilbideen artean, Liga bat, Errege Kopa bi, Superkopa bi, Europa Liga bi eta Europako Superkopa bi irabazi dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00