Amorebietaren ametsa amaitu eta taldea Lehen Federazinora jaitsi da (1-0)

Zornotzako taldeak ez dau guztiz ezinbestekoa zan garaipena lortu Mirandesen zelaian
Kwasi Sibo Amorebietako jokalaria Anduvan / La Liga Hypermotion

Amorebietak 1-0 galdu dau Mirandesen kontra Anduvako estadioan. Ondorioz, Zornotzako taldeak ez dau salbazinoaren helburua lortu eta Lehen Federazinora itzuliko da hurrengo denboraldian. Jandro Castrok zuzendutako taldeak bai ala bai eskuratu behar eban garaipena mailari eusteko. Halanda be, partidu nahiko kaskarra jokatu dabe azulek eta galdu egin dabe.

Gauzak partidua hasi aurretik okertu dira. Xabi Etxeita bere ibilbideko azkenengo beroketan lesionau da eta Jorge Mier sartu da bere ordez hasierako hamaikakoan. Bardintasuna nagusi izan da lehen zatian. Mirandesek hobeto ekin deutso partiduari, baina Amorebieta nagusi izan da atsedenaldiaren aurretik jokatutako azkenengo minutuetan. Halanda be, gol aukera gitxi egon dira.

Bigarren zatian Mirandes nagusi izan da. Etxeko taldea, bardinketagaz bere helburua lortu arren, golaren bila urten da atsedenalditik bueltan. Magunazelaia Amorebietako atezainak geldiketa on batzuk egin dauz. Halanda be, Kwasi Sibo azulen erdilariak zelaiko zonalde oso arriskutsuan galdu dau baloia 62. minutuan eta Gabri Martinezek garaipenaren gola sartu dau Miranda de Ebroko taldearentzat. Lortutako garaipenari esker, Mirandesek mailari eutsi deutso, Amorebietak ez bezala. Azkenengo ordu erdian, Amorebietak ez dau aukera garbirik sortu eta bere ametsa amaitu egin da.

Lau bizkaitar Lehen Federazinoan

Aurtengo denboraldian egondako emaitzak dirala eta, Bizkaiko lau talde izango dira 2024-2025 denboraldiko Lehen Federazinoan. Aurton, Sestao River izan da lurralde historikoko ordezkari bakarra mailan. Dana dala, Amorebietaren jaitsieragaz eta Bilbao Athletic zein Barakaldoren igoerekaz hainbat derbi bizkaitar eukiko doguz hurrengo denboraldian.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w