Athleticek 2024-2025 denboraldiari ekin deutso Lezaman

Alex Berenguer bere taldekideekaz egon da, kontratua 2027ra arte luzatu eta gero
Aitor Paredes eta Ernesto Valverde gaurko entrenamenduan / Athletic Club

Athleticek gaur ekin deutso aurredenboraldiari Lezaman. Fitxatutako lehoi barriak diran Djaloren eta Gorosabelen lehen eguna izan da eta lau izan dira hutsuneak: Eurokopan dagozan Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, eta Unai Vencedor, Eibarregaz jokatutako playoffaren ondorioz atseden egun gehiago izango dituan jokalaria.

Gauzak horrela, honako honeek dira entrenamenduak hasteko Ernesto Valderdek euki dituan jokalariak: Agirrezabala, Padilla, Gastesi, De Marcos, Gorosabel, Rincon, Paredes, Yeray, Egiluz, Lekue, Yuri, Imanol, Adama, Vesga, Galarreta, Prados, Herrera, Jauregizar, Unai Gomez, Sancet, Berenguer, Iñaki Williams, Guruzeta, Villalibre, Marton, Adu Ares, Nico Serrano, Djalo eta Olabarrieta.

Taldea bitan banatuta egongo da aurredenboraldiko lehen egun bietan. Gaur, taldearen erdia zelaian egon da eta beste erdia gimnasioan. Bihar, aldiz, kontrakoa gertatuko da. Gaur zelaian egondakoak gimnasiora sartuko dira eta gimnasioan egondakoak zelaira urtengo dira. Beraz, eguaztenerako talde osoa batera egongo da.

Berenguerrek 2027ra arte luzatu dau kontratua

Alex Berenguerrek hiru urte gehiagoz sinatu dau Athleticegaz, 2027ra arte. Jokalari nafarra azkenengo liga txapelketan minutu gehien jokatu ebazan hamaikagarren jokalaria izan zan eta zazpi gol sartu ebazan aitatutako txapelketan. Gainera, protagonismo berezia eskuratu eban Errege Kopan. Finalerdietako joaneko partiduan gola sartu eban penalti puntutik Metropolitano estadioan eta Mallorcaren kontrako finaleko txandan azkenengo penalti erabagigarria sartu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00