Frantzisko I.a aita santua hil da

88 urte eukazala hil da gaur Vatikano Hirian
Frantzisko I.a aita santua / Depositphotos

Frantzisko I.a aita santua gaur goizean hil da Vatikanoko Santa Marta etxean, 07:35ean, Kevin Joseph Farrel apezpikuak jakinarazo dauanez. Frantzisko aita santuak 88 urte eukazan. Eliza Katolikoaren 266. aita santuak 12 urte egin dauz karguan. Historiako lehen aita santu jesuita eta latinoamerikarra izan zan. Azken hileetan osasun gorabehera handiak izan dauz. Gogoratu daigun, pneumonia bilateralak jota, 38 egun igaro ebazala Erromako Gemelli ospitalean zezeila eta martia bitartean. Atzo eguerdian, Pazko domekan, azaldu zan azkenengoz publiko aurrean. San Pedro basilikako balkoira atara zan, ‘Urbi et Orbi’ bedeinkapena emoteko, Vatikanora meza entzutera bildu ziran guztiei.

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, gaur 12:00etan, Frantzisko aita santuaren betiko atsedenaren aldeko meza egingo da Bilboko Santiago katedralean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00