‘Magaletik herrire euskerea erdire’ lelopean, Ibilaldia Galdakaon

Maiatzaren 25ean izango da Eguzkibegi ikastolak antolatuta
Eguzkibegi ikastola / Bizkaia Irratia

Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Ibilaldia ospatuko da maiatzaren 25ean Galdakaon. Aurtengoa 47. edizinoa izango da. Magaletik herrire euskerea erdire lelopean, egitarau bete-betea antolatu dau Eguzkibegi ikastolak. Esan, aurretik, 2009. urtean be antolatu ebela. Eguzkibegi ikastolak 50 urtetik gora daroaz erreferente argia izaten Galdakaoko hainbat eta hainbat familiatako seme-alaben heziketan. Euskal Herriko beste hainbat herritan lez, 60ko hamarkadan hasi ziran ikastolak egituratzen han eta hemen. Galdakaon, 1966. urtean sortu zan Eguzkibegi ikastola.

Hiru gune

2025eko Ibilaldia Eguzkibegi ikastolan ospatuko da. Komunidade guztia batuko dau ikastolak jai giroan, ikasle, guraso, irakasle eta auzotarrak protagonista diralarik. Jai honek, gure hezkuntza-proiektuaren balioak islatu nahi dauz: euskara, alkarlana, parte-hartzea eta kultura bizia.

Asteburu osoko egitaraua prestatu dabe: tailerrak, jolasak, musika, dantzak, bazkari herrikoia eta ikasleen emonaldiak izango dira. Helburua ondo pasatzea eta komunidadearen kohesinoa sendotzea eta ikastolaren nortasuna ospatzea da. Berezitasun moduan, aurten, Ibilaldia bezperan hasiko da. Hirugarren gunea, Erdiko gunea, zapatuan 17:30etatik 22:00etara zabalik egongo da. Bertan, Athletic-eko GENUINE taldeko jokalariak emongo deutsie hasiera futbol txapelketa bategaz. Txapelketa honetan nahi dauan guztiak parte hartu leike. Tartean, umeentzako tailerrak, DJak eta Bengo taldea izango dira.

  • 1. gunea: Eguzkibegi ikastola – Magala
  • 2. gunea Romualda Zuloaga plaza – Herria
  • 3. gunea Kurtzeko plaza – Erdia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00