Robert Prevost aita santu barria, Leon XIV. izenagaz

Frantziskoren antzeko ikuspegiko aita santua
Leon XIV. aita santua / Vatican News

Ameriketako Estatu Batuetako kardinala, misiolaria. 69 urte daukaz eta Leon XIV. izena hartu dau. Frantziskok Gotzainen Kongregazinoko prefekto izentau eban urtarrilean eta gotzain barriak aukeratzearen arduraduna zan. Chicagon jaiotakoa, Frantziako eta Italiako jatorria be badauka. Orain arte lan itzela egin dauela nabarmentzen dabe bere ingurukoek, eta nazinoarteko ilkuspegi ona daukala.

Matematiketan eta zientzietan lizentziatua, Filosofia espezialidadea be egin eban. Ondoren Teologia ikasi eban Chicagon bertan, eta aitamena jaso eban kulturarteko misinoan. 26 urtegaz egin zan abade eta Perura joan zan bizi izatera. Urtebete egin eban bertan agustindar misiolariekin. Izen ona eukan bertan. 2014an Frantzisko aita santuak gotzain izentau eban Perun bertan, Chiclayon. Frantziskok urtarrilean Vatikanora joateko eskatu eutsan arte bertan egon zan. Buenos Airesen ezagutu eben alkar, eta pobreez eta migratzaileez antzeko ikuspegia eben. Prevostek berak larrialdi klimatikoaren aurrean ekin beharra nabarmendu izan dau inoz. Hizkuntza ugari dakiz: gaztelania, ingelesa, italiera, frantsesa, portugesa, latina eta alemaniera.

Bere esandakoen arabera,  Frantzisko aita santuaren bidetik jarraituko dauela emoten dau. Eleiza misiolaria aitatu dau, abegikorra, bidera urten eta sufriduten dabenekin egongo dan eleizea. Zubiak eregitea eta bakea be aitatu ditu. Alkar hartzeko eta sinodalidaderako deia be egin dau. Honek guzti honek Frantzisko aita santuaren lekukoa hartu eta bide beretik jarraituko dauela erakusten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00