BizkaiBiraren azken txanpan parte hartzeko deia

Zapatu arratsaldean erromeria Gurutzetan, eta domekan azken etapa berezia

BizkaiBirari amaierea emoteko asteburu bete-betea izango da. Bihar, zapatuz, erromeria egingo da Gurutzetan. Zuluband taldeak kontzertua emongo dau Salestarretan, arratsaldeko 19:00etan. Ainhoa Zulueta eta Luis Zulueta dira Zuluband-eko kideak, eta erromeria giroko errepertorio zabala eskainiko dabe, jenteak dantzan egin eta ondo pasetako.

Azken etapea

BizkaiBirako azken etapan parte hartzeko  gonbidapena zabaldu dabe antolatzaileek. Gurutzetako Salestarretatik abiatuko dira parte hartzaileak goizeko 08:30ean eta ezkerraldeko bidegorrian zehar egingo dabe Biborako bidea. Eguerdi partean ailegauko dira uriburura eta 12:00etan mezea emongo dau On Joseba Segura goitzainak Santiago katedralean. 19 egunotan bizipenetariko batzuk aitatuko dira bertan. Bizkeliza.org helbidetik zuzenean jarraitu ahal izango da meza hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00