12 pelotarik jokatuko dabe Eusko Label lau t’erdiko txapelketea

Barikuan hasiko da Agoitzen eta azaroaren 19an amaituko da
Lau ta erdiko txapelketaren aurkezpena Bizkaia Frontoian / ASPE

Igazko finala oraindik oso presente dago pelotazaleen erretinan. Ezkurdiak eta Altuna III.ak 2023ko Lau t ‘erdiko Eusko Label Txapelketako finalean jokatu zeben norgehiagoka epikoa errepiketea zala izango da. 12 pelotari luzaz jantzi dira Joseba Ezkurdiari, egungo txapeldunari, distantziaren zetroa lehiatzeko. Eusko Labelaren etenbako presentziari, gaur Kutxabanken babesa be gehitu jako.

Nafarroako Agoitz herria izango da txapelketaren abiapuntua, eta, aurreko urteetan bezala, final-zortzirenetako lehen fasea, laugarren mailako ligaxka, finalerdia eta finala izango ditu. Zemendiaren 19rako jakingo dogu nor izango dan kaiolako txapeldun barria.

Barikuan Agoitzen Artola eta Agirre izango ditu aurkari. Zapatuan, Larrazabalek etxean jokatuko dau eta Jakeren aurka. Domekan saio bikotxa Tolosako Beotibarren: Urrutikoetxea vs Salaberria eta Elezkano II vs Peña II.

TXAPELKETAREN KOADROA

FINAL ZORTZIRENETAKO KANPORAKETEAK

Artola-Agirre (Agoitz, urriaren 6an, barikua, 21:15ean)

Jaka-Larrazabal (Laudio, urriaren 7an, zapatua, 17:15ean)

Urrutikoetxea-Salaberria (Tolosa, urriaren 8an domeka, 17:00etan)

Elezkano II.a-Peña II.a (Tolosa, urriaren 8an, domeka, 17:00etan)

FINAL LAURDENETAKO LIGAXKAREN MULTZOAK

A MULTZOA

Ezkurdia

Peio Etxeberria

Urrutikoetxea ala Salaberria

Jaka ala Larrazabal

B MULTZOA

Altuna III.a

Elordi

Artola ala Agirre

Elezkano II.a ala Peña II.a

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular