
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Aldundiaren bilakaera instituzionalean mugarri izango dan erabagi estrategiko baten barri emon dau: foru-egoitza barri bat eregiko da Bilboko Etxetxua plazan. Eraikin horri esker, gaur egun sakabanatuta dagozan zerbitzuak (bakarrik uriburuan 31 egoitza dagoz) alkartu ahal izango dabez, eta holan, optimizatu egingo dira baliabide publikoak eta hobetu egingo da herritarrei emondako arreta.
Aldundiaren egoitza barria lehen perituen eskola egoan lursailean eregiko da, eta Bilboko Udalak sustatutako La Casilla bizibarritzeko proiektua osotuko dau. Elixabete Etxanoberen esanetan, egoitza barri hori “etorkizuneko Aldundiaren erreferentzia izango da: digitalagoa, hurbilagoa, gastuan eta energia-kontsumoan eraginkorragoa, eta lan-baldintza hobeak daukazana langileentzat”.