Gure APP barriagaz udan zeugaz goaz oporretan

Bizkaia Irratiko aplikazinoa Android eta IOSen deskargatu geinke

APP barria estreinau barri dogu, uda honetan Bizkaia Irratia mobilean eskurarri izan daigun zagozan lekuan zagozala. Zeure sakelakoan eukiteko ez dozu gauza handirik egin behar, aurreko aplikazino zaharra kendu eta barria deskargatu. IOS  zein Androiderako prest dago funtzino ezbardinekin.

Aukera ugari emoten dauen aplikazino erabilterraza da. Irratia zuzenean entzun ahal izango dozu edozein tokitan. Horrez gain, www.bizkaiairratia.eus audio atarira igoten dogun edukin guztia be bertan izango dozue, atalka antolatuta, eta nahi dituzuen podcast-ak entzuteko erea izango dozue, gura dozuen lekuan eta orduan. Bizkaia Irratiaren pogramazinoaren kontsultarako be erabili ahal izango dozue.

Irratia entzuteko eta irratian ekoizten diran produktu ezbardinak kontsumiduteko moduak aldatuz doaz, eta gaur egun gero eta gehiago egiten da online kontsumoa. Horren jakitun izanda, Bizkaia Irratiak be beste eguneratze ahalegin bat egin dau eta lehengo aplikazino zaharraren ordez APP barri, dinamiko eta erabilterraz hau argitaratu dau. Beraz, deskargau eizue zeuen mobiletara eta eroan gaizuez oporretan zeuekin!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00