Joseba Iraolaren Euskal Selekzioa garaile Valdeorrasen

Europako Txapelketan geldialdia egin eban Ourensen nagusitzeko
Joseba Iraola Ourensen / Euskal Kirol Federazioen Batasuna

Joseba Iraolak irabazi eban Ourenseko Valdeorrasko V. Igoera. Piloto euskaldunak 04: 43,321eko denbora ezarri eban sailkapen nagusian.

Aurreko hiruretako bi marka onenen batuketa egin eutsen Nova NP01 ontziko buruzagiei. Iraolak, horrela, probako garaikurra lortu eban, Espainiako Mendi Txapelketarako puntuagarria. “Puntu mordoa eskuratu dogu Espainiako txapelketarako. Garaipena eta errekorra lortu dogu Valdeorras Igoeran. Oso pozik gauz lasterketa polit batean lehen postua eskuratu dogulako. Ontzitxoan ere aldaketak egin doguz, gauzak hobetzeko”, dio Iraolak.

Balmasedakoa denboraldi bikaina egiten ari da Europako mendi lasterketen txapelketan sei podiumekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular