
Urdaibaiko Guggenheim egitasmoaren inguruan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak entzute-prozesu aktiboa sustatu eben, Busturialdeko herritarrek euren eretxia azaltzeko. Agirre Lehendakaria Centerrek entzute-prozesuaren lehenengo txostena aurkeztu dau gaur Gernikako Elkartegian. Orain arte, 500 alkarrizketa egin dabez.
Entzute-prozesuaren lehenengo ondorioek argi itxi dabe Guggenheim museoaren Muruetaren kokalekuak ezinegona sortzen dauala. Kokapena ez jake egokia iruditzen eskualdeko bizilagunei, ezta museoaren alde dagozanei be. Gorka Espiau Agirre Lehendakaria Center zentroko zuzendariak adierazo dauanez, Muruetako kokapenaren inguruan barriro hausnartzeak, beste zentzu bat emongo leuskio proiektuari. Eta egitasmoaren inguruan, gardentasuna faltea be ondorioztatu da, ez dagoala informazino nahikorik dinoe herritarrek.
Lehenengo ondorioak argitaratuta, entzute-prozesua urte amaiera arte luzatuko da. Danetara, banakako 1.000 narratiba batuko dabez. Ikerketa profilak eta patroiak fintzea daukie helburuan artean. Abuztua eta abendua bitartean diskurtso nagusietan aldaketarik dagoan ikusiko dabe.