Egun zurigorria biziko dogu zapatu honetan Bizkaia Irratian, Athleticen gorabeheren eta Sevillara joandako zaleeen jarraipen zehatza egiteko.
Aupa Bizkaia saioan Ramon Basalduak kontauko deuskuz talde zurigorriari buruzko azken nobedadeak goizeko 08:15 inguruan. Gero, goiz osoan zehar Sevillako kaleetan eta Athletic Hirian ibiliko gara. Oihane Irazuk bertara joandako bizkaitar eta zaleekin egingo dau berba, Sevillako giroaren barri zuzenean emondako Bizkaia Irratiko entzuleei. Goiz osoan Sevillagaz konexinoak etenik bakoak izango dira.
Arratsaldean Itzuliaren azken etapea zuzenean eskeiniko deutsuegu 16:30etatik aurrera, egunero egiten gabilzan moduan. Ondoren irratsaio berezia zuzenduko dau Javi Onaindiak, ikutu zurigorriekin beteta. Alkarrizketak ez dira faltako, Sevillagaz konexinoak Oihane Irazuren eskutik eta liburu zein diskoak zozketan orduro. Ganera zozketetan parte hartzen daben guztiak pertsona birentzako bazkari edo afari baten zozketan sartuko dira. Oletako Klaudio jatetxean izango da otordua.
Gaueko 21:00etan Gontzal Galan-ek hartuko lekukoa, partidu aurreko ordua girotzeko. Talde zurigorriaren azken ordua, hamaikakoa, eguneko giroaren laburpena…
Gaueko 22:00etan hasiko da partiduaren kontakizuna. La Cartujatik zuzenean Ramon Basaldua eta Ibon Larrazabal, eta Bilboko estudioetan Gontzal Galan.
Ganera ez ahaztu egun osoan Bizkaia Irratiaren gizarte sareetan be Sevillako giroaren barri emoten ibiliko gareala, irudi bideo eta abarren bidez. Jarraitu gaizuz X, Instagram eta TikTok-en.